Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF) ikasketari, berrikuntzari eta ekintzailetzari lotutako proiektu aitzindaria da, Bilbon kokatua eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eta Grupo init sustatua eta kudeatua, Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Esparru berean eta era integralean, unibertsitate-prestakuntza eta enpresa-ekimen berritzaileak sustatzen dituzten pertsonen komunitatea hartzen ditu barne.

Horrenbestez, pertsona horien arteko ikasketa, sormena eta elkarlana berez garatzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzen ditu.

Bilbao Berrikuntza Faktorian sortutako inguruneak enpresa-proiektu berriak garatzea bideratzen du.
Hiru mailako
eredua
BBFren ereduak hiru maila ditu, desberdinak baina elkarri lotuak, Bilboko eta Euskadiko garapenerako sektore estrategikoekin bat egiten dutenak: Ikasketa, Ekintzailetza eta Berrikuntza.

IkasketaIkusi prestakuntza-eskaintza
Unibertsitate bat (MONDRAGON UNIBERTSITATEA), berrikuntzara eta enpresa-ehunera bideratua. Hartan, hezkuntza-eredu berritzaileekin, graduak (Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzako Gradua – LEINN) eta graduondoak (ekintzailetza, coachinga, lidergoa, nazioartekotzea, industria-diseinua…) ematen dira, eta ikerketako eta ezagutza-transferentziako lanak egiten dira.
EkintzailetzaIkusi zerbitzuak
Ekintzailetza-zentroa (initland BBF), berrikuntzaren, barne-ekintzailetzaren eta sormenaren arloetako proiektuen inkubazio, aholkularitza eta garapenaren bidez.
BerrikuntzaIkusi enpresa berritzaileak
Produktu eta zerbitzu berritzaileak dituen eta hazkunde-potentzial handia duen enpresa-egoitza bat.
Hiru maila horien arteko erlazioa da BBF aberasten eta benetan bereizten duena.
MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eta Grupo init beren ahalmenak eta esperientzia uztartu dituzte, bai ekintzailetza berritzailearen arloan, bai berrikuntza- eta ekintzailetza-sistemen sorreraren arloan, talde misto baten zuzendaritzapean nazioarteko erreferentzia izango den gune bat sortzeko, lankidetza-eredu estrategiko arrakastatsu bati jarraituz.
Funtsezko 7 gako, BBF proiektua ulertzeko:
sustatzaileak
MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eta Grupo init sustatua eta kudeatua, Bilboko Udalarekin elkarlanean.
definizioa
Ikasketari, berrikuntzari eta ekintzailetzari lotutako gune bat da BBF.
eredua
Hiru maila ditu: berrikuntza- eta ekintzailetza-zentro aurreratu bat, unibertsitate bat eta enpresa berritzaileen gune bat.
integrazioa
Hiru mailek sistema integratua osatzen dute, eta helburu, estrategia eta ekintza komunak dituzte.
berrikuntza
Lankidetza-eredu estrategikoa (MONDRAGON UNIBERTSITATEA + Grupo init), beste inon antzekorik ez duena.
comunitatea
11 enpresa berritzaile; 50 ekintzailek baino gehiagok sustatutako 30 proiektu, enpresa bihurtzeko fasean; eta 150 unibertsitate-ikasle, beren prestakuntza osatzen. Komunitatean, guztira, 300 pertsona baino gehiago daude.
proiektu irekia
Gizarteari irekia, eta bereziki, enpresa-ehunera irekia. Leku berean, unibertsitate-prestakuntzaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloetako beharrak betetzeko zerbitzuak eta produktuak eskaintzen ditu.