BBFk hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, eta horren bidez, bere balio-proposamena sendotzen du arlo hauetan: prestakuntzan eta ikerketan, inkubazioan eta azelerazioan, berrikuntzan, eta enpresen antolaketa-eraldaketan. Zerbitzu aktibo eta dinamikoak dira, ikasleentzat, enpresetako ordezkarientzat, profesionalentzat, ekintzaileentzat eta startupentzat; hori dela eta, BBF ekosistema bizia, irekia eta paregabea da

“Pertsonak zabaltzea negozioak azkartzeko” enpresa-azelerazioko programa
Inkubazioa eta azelerazioa (integrala)
Erakunde, pertsona eta profesionalen diagnostikoa; antolaketa-fitnessa eta enpresa-azelerazioa, pertsona ardatz hartuta, proiektuen arrakasta eta, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldetik, iraunkortasuna lortzen saiatzen direnak, lankidetzazko eta elkarlaneko inguruneetan lan eginez.

Coworkinga
Inkubazioa eta azelerazioa (ostatua)
Zenbait arlotako profesional independenteek lankidetza eta networkinga sustatzen dituen lan-eremu bera partekatzeko aukera.

Executives in Residence
Hazkundea (ostatua)
Hiriko proiekturik berritzaileenekin networkinga egiteko aukera, enpresa-kultura ireki eta dinamikoago batean.
Gehiago jakiteko

Bullets
Inkubazioa eta azelerazioa (mentoringa)
Pentsamendu kolektibo eta horizontaleko metodologiak, produktu eta zerbitzuen kontzeptualizazioan erabiltzen direnak, startupetan prozesu biziak bideratzeko.

Take Up
Inkubazioa eta azelerazioa (hibridazioa)
Unibertsitate-komunitatea barne-ekintzailetzako prozesuetan txertatzen duen metodologia, enpresa laguntzaile batek luzatutako negozio-erronka bati erantzuteko erabiltzen dena.
Gehiago jakiteko

Erasmus young entrepreneur
Inkubazioa eta azelerazioa (hibridazioa)
Truke-programa bat da, ekintzaile gazteei eta enpresa bat sortu nahi duten pertsonei beste herrialde batean enpresa txikiak zuzentzen dituzten eskarmentudun enpresariengandik ikasteko aukera ematen diena.
Gehiago jakiteko