MONDRAGON UNIBERTSITATEA unibertsitate gaztea da, 1997an sortu baitzen, hezkuntzaren arloan ibilbide luzea eta esperientzia handia duten hiru hezkuntza-kooperatibak sustatuta. Hauek dira kooperatibok: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa “Jose Mª Arizmendiarrieta” Koop.Elk., ETEO Koop.Elk. (egungo Enpresagintza Fakultatea) eta Irakasle Eskola Koop.Elk. (egungo Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea).

Sortu zenetik, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk hazkunde nabarmena izan du, ikasle-kopuruari, ezagutza-arloei eta kokapen geografikoei dagokienez. Gaur egun, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk 4 fakultate ditu, eta 9 lekutan dago.
MONDRAGON UNIBERTSITATEAren fakultateak eta kokalekuak

Goi Eskola Politeknikoa
Goi Eskola Politeknikoak hiru campus ditu, Arrasaten, Ordizian eta Hernanin, eta haren jarduera ingeniaritzekin dago lotuta. Ezagutza-arlo horretan, ingeniaritza industriala, IKTak, ekoteknologiak eta osasuna hartzen ditu barne.
Informazio gehiago
Enpresagintza Fakultatea
Enpresagintza Fakultateak bi campus ditu, Oñatin eta Irunen. Horiez gain, Lab deritzen guneak ere hartu behar dira kontuan. Ekintzailetzarako eta coworkingerako guneak dira, eta Madril, Bilbo (BBF), Bartzelona, Valentzia, Amsterdam (Herbehereak), Pune (India), Shanghai (Txina) eta Queretaro (Mexiko) hirietan daude. Fakultate horrek lantzen dituen ezagutza-arloak enpresa-kudeaketa eta ekintzailetza dira.
Informazio gehiago
– Humanitate eta Hezkuntza Zientzian Fakultatea
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bi campus ditu, Eskoriatzan eta Aretxabaletan, eta hezkuntza eta ikus-entzunezko komunikazioa jorratzen ditu.
Informazio gehiago
Gastronomia Zientzien Fakultatea – Basque Culinary Center
2010ean, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk bere azken fakultatea jarri zuen martxan: Gastronomia Zientzien Fakultatea – Basque Culinary Center. Beraz, aurretik zituenez gain, beste ezagutza-arlo bat gehitu zuen bere eskaintzara: gastronomia.
Informazio gehiago
BBF (Bilbao Berrikuntza Faktoria)
Gainera, 2013-2014 ikasturtetik, unibertsitateak kokapen bat du Bilbon: BBF (Bilbao Berrikuntza Faktoria). Han, berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotutako eskaintza dago.
Informazio gehiagoAipatutako leku horietan, graduko programez, unibertsitate-masterrez eta graduondoez gain, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk profesionalentzako prestakuntza ere eskaintzen du. Eta ikerketari dagokionez, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk, lankidetzazko ikerketaren izenaren pean, transferentzia ardatz duen ikerketa-eredua du. Hartan, unibertsitateak, enpresek eta zentro teknologikoek jarduten dute elkarlanean, enpresa-ehunari bere lehiakortasunari eusten laguntzeko