Grupo init 2006an sortu zen, eta hau du helburu, zehazki: enpresa ekimen berriak martxan jartzea eta garatzea, alde batetik, haien garapena bideratzeko, eta beste batetik, ekimen horien etorkizuna bermatzeko eta haien ingurunean aberastasuna sortzeko

Gure xedea da gizartearen erronkak pertsona eta talde ekintzaileei helaraztea, erronka horiei aurre egiteko ideiak eta irtenbideak bilatzeko gogoa duten pertsona eta taldeei, alegia. Gainera, ideia horiek gauzatzeko baliabide ukigarriak eta ukiezinak jartzeko helburua ere badugu. Eta hori guztia berrikuntza-ahalmen handia, azken teknologiak eta azken aurrerapenak erabiliz.

Gure gizartean eragin positiboa eta gero eta handiagoa sortzea da gure konpromisoa. Horretarako, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldetik haz daitezkeen eta errentagarritasun orekatua eman dezaketen enpresa-proiektuak sortu nahi ditugu.

Guretzat, gurekin harremanetan dauden pertsonak eta taldeak dira garrantzitsuena, baita pertsona horiek proiektuak aurrera eramateko dituzten balioak eta printzipioak ere


Gure proiektua gauzatzeko, lau ardatz estrategikotan garatzen ditugu gure jarduerak. Hona hemen ardatzok:

  • Informazioaren eta komunikazioen teknologien esparrua.
  • Osasunaren esparrua.
  • Itsas ingurunea.
  • Laneko berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta sormenaren esparrua.

Grupo init, beren proiektuak lau jarduera-ardatz horietan garatzen dituzten enpresen multzo bat dugu:

Init Services

init Services

Berrikuntza-aholkularitza, erakunde ertain eta handientzat on line konponbide integralak garatzen espezializatua. On line salmentan eta fidelizazioan adituak izanik, init Servicesek bide berriei ekiten dieten enpresei laguntzen die, beren produktu eta zerbitzuen lehiakortasuna handitzen, eta teknologian egiten dituzten inbertsioak negozio bihurtzen.

Ver proyecto
inithealth

inithealth

inithealthen helburua da osasunaren, ongizatearen eta kirolaren arloetarako aplikazio eta konponbide informatiko eta teknologikoak diseinatzea, garatzea eta merkaturatzea.

Ver proyecto
Bajoelagua

Bajoelagua Factory

Itsas hondoko proiektu berritzaileak sustatzen ditu, baldin eta ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-iraunkortasunari begira diseinatu eta garatzen badira. Horrez gain, beste helburuetako bat jendeari ozeanoek Lur planetako bizitzarako duten garrantziaren berri azaltzea da, errespetatu eta babestu ditzan. Munduko itsas azpiko lehen upeltegiaren sustatzaileak dira, eta gama handiko ardo esklusiboak eta beste edari batzuk ekoizten dituzte itsas hondoan.

Ver proyecto
initland

initland

Enpresa-ekosistema bat da initland, eta aberastasuna sortzen du gizartean, berrikuntza bideratuz. initland-ek balio sortzen du pasio, ideia edo proiektu bat dutenentzat, bere enpresa-azelerazioko prozesuaren eta berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistema nazional baten bidez. Beren enpresa-jarduerari aspaldi ekin ziotenentzat, initland-ek enpresa-ehun helduaren eta berriaren arteko hibridazio-proposamenen bidez sortzen du balioa.

Ver proyecto

Novia Salcedo Fundazioaren 2012ko saria

Grupo init Novia Salcedo Fundazioaren enpresarik onenaren saria jaso zuen 2012an, enpresa berritzaileak sustatzen eta gazteentzako lanpostuak sortzen lortutako emaitzengatik. Asturiasko Printze Felipe Borboikoak eman zion saria taldeari, 2012ko maiatzaren 29an.

Gainera, 2014an, Expansion egunkariak Espainian enplegua sortzen duten 100 enpresen artean aukeratu zuen.

Grupo init buruz gehiago jakin nahi duzu?

Sartu Grupo init webgunean