Berrikuntza-prozesuen aholkularitza.
TZBZ berrikuntza-prozesuen aholkularitza da. 2013an sortu zen, eta hezkuntza- eta enpresa-arloetan garatzen du bere jarduera.
Garai korapilatsuan sortu izanak indartsuago egin gaitu, eta XXI. mendean arrakasta lortzeko beharrezkoak diren metodologia disruptiboak erabiltzera bultzatu.
Hezkuntzari dagokionez, zeharkako ikasketa-ekosistemak diseinatu eta kudeatu, talde-coachinga aplikatu, eta Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzako Gradua Espainian zein nazioartean hedatzeko funtsezko zeregina daukagu.
Enpresa-arloari dagokionez, erakunde-aldaketak sustatzen ditugu, bi prozesu-mota nagusitan oinarrituz. Hona hemen bi prozesuok: alde batetik, zerbitzu edo lerro estrategiko berriak bizkortzea eta diseinatzea; eta beste batetik, erakundeetan kultura barne-ekintzailea sortzea.
Guk horrela definitzen dugu gure enpresa: bezeroekiko harremana asko lantzen duen enpresa bat gara. Izan ere, haiekin batera lan eginez sortzen eta gauzatzen ditugu ideiak. Gure iritziz, ezinbestekoa da enpresa batek ezagutza etengabe sortzea, eta horretarako, lehen urratsa bezeroen beraien laguntza izatea da.