Nomative.

Nomative gazte ekintzaileek sortutako konpainia bat da. Zenbait arlotako proiektuak garatzen dituzte, konponbide berritzaile eta sortzaileak emanez. Learning by Doing filosofia dute oinarri; hau da, eginez ikastea.

Taldean, askotariko pertsonak daude, baina talde-lanean elkarren osagarri izateko gaitasuna dute. Gazte horiek hainbat lekutan garatzen dituzten euren proiektuak, hala nola Finlandian, AEBn, Txinan eta Indian. Hauek dira haien lan-esparruak: berrikuntza- eta marketin-aholkularitza, ekitaldi-kudeaketa, ehungintza eta merkatu-ikerketak.

12339484_1673413476242883_6016576704915645552_o

Adibidea

BBFn: 1. solairua

Sektorea/industria: Berrikuntza


Talde-ekintzaileak.


nomative.xyz

Partekatu: