Garapen personal eta kolektiboa

MOTION, Mondragon Unibertsitateko LEINN (lidergo ekintzaile berrikuntza) gradua ikasten ari diren 16 gazte ekintzailek sortutako enpresa bat da. Haien sedea BFF (Bilbao Berrikuntza Faktoria) eraikinean dago.

MOTION helburu desberdinak dituzten hainbat azpi departamentutan banatuta dago,baina era berean, bakoitzaren garapen pertsonal eta kolektiboa dute helburu nagusitzat.

Hainbat esparru eta sektoretan lan egiten dugu, ekitaldi pribatu eta publikoen antolaketan,  aisialdi ekintzetan, produktuen garapenean, hezkuntza mailan etb.Hemen uzten dizuegu proiektu garatuenen buruzko informazio pixka bat.

  • FUNKOM, e-sportsetan oinarritutako proiektu bat da, non lehiaketa amateur eta profesionalak egiten diren. Orain arte 7 ekitaldi egin ditugu Bilbon, udal erakundeen laguntzaz.  Gaur egun Gasteiz, Santander, Donostia, Barakaldo eta Algorta bezalako hiri eta herrietara hedatzen ari gara.
  • VIE produktu eta esperientzia baten konbinazioa da. Jabea eta maskota harremanetan jarraitzeko aukera eskaintzen dugu hauek hil egin direnean, bizitza berri bat loratuz. Zendu den animaliaren errautsak nahasten ditugu lurrarekin, zuhaitz haziaraziz
  • BUBBLE BALLS airez betetako bola batzuen barruan jorratzen den aisialdi ekintza bat da. Familiei, gazteei, despedidetako kide eta lan taldeei bideratuta dago, hauetan dinamika eta jolas desberdinak egiten dira gozatu, trebatu eta talde indartze dinamikak egiteko.

Aprendizaje

Ir a motionmtn.com
Compártelo: