inithealth, osasuna zure eskuetan.

inithealthen helburua da osasunaren, ongizatearen eta kirolaren arloetarako aplikazio eta konponbide informatiko eta teknologikoak diseinatzea, garatzea eta merkaturatzea.

Garatzen ditugun konponbideak aseguru-etxeentzat, finantza-sektorearentzat, korporazio handientzat, kirol-erakunde eta -zentroentzat, eta osasun-sektorearentzat dira.

Tresna digital berritzaileen garapena eta erabilera sustatzen dugu, ahalik eta pertsona gehienek, ohitura osasungarriak hartuz, euren osasuna modu pertsonalizatuan kudea dezaten.

Gure ezagutza eta esperientzia eskaintzen dizkiegu bezeroei: gure inithealth plataformaren ezarpena eta integrazioa, telemonitorizazioa, gamifikazio-teknikak, fidelizazioa, edukien sorrera eta wearable-ekiko integrazioa.

inithealth init Taldearen barruan dago.

init Taldeak proiektu berritzaileak sustatzen ditu, honako arlo hauetan: informazioaren eta komunikazioaren esparruan, osasunaren esparruan, itsas ingurunean, eta ekintzailetzaren eta berrikuntzaren arloan. Horretarako, BBFn dauden enpresak erabiltzen ditu, hala nola init Services, inithealth, Bajoelagua Factory eta initland.

init Taldeari buruz gehiago jakiteko
inithealth

Berrikuntza

BBFn: 2. solairua

Sektorea/industria: Osasuna eta teknologia


 Bere osasuna kudeatzeko konpromisoa duen gizarte baterantz.


inithealth.com

Partekatu: