Hezkuntzaren paradigman aldaketa bat sustatzea eta zuzentzea.

Madre de Dios Ikastetxeak gure inguruneko hezkuntzaren paradigma aldatu behar zela ikusi zuen, eta aldaketa hori sustatzeko eta zuzentzeko sortu zen IDEA Innovación y Educación. Hainbat urtean, metodologia berritzaileak erabili ditugu estimulazio goiztiarrean, adimen anitzetan, eta esperientziazko eta lankidetzazko ikasketan, eta orain, Euskadiko irakasleei aldaketa horretan laguntzeko erronka hartu dugu gure gain.

Ikasturte honetan, IDEAk ikastaro bat antolatu du KRISTAU ESKOLAko ikastetxeetako 75 zuzendarirentzat, eta pedagogia- eta prestakuntza-aholkularitza eman die zazpi zentrori. Prestakuntza-plataforma horrez gain, ikastetxeek berrikuntzarako kontuan izan behar dituzten beste testuinguru eta produktu batzuk ari gara aztertzen; batik bat, azpiegituren eta altzarien esparruan.

IDEA ikasturte honetatik aurrera egongo da BBFn. Ekimen hori garatzeaz gain gure irakasle-lanarekin jarraitu behar dugunez, gurekin egon nahi baduzue, arratsaldeetan eta ostiral goizean aurkituko gaituzue. Gure gunea zabalik dago beti, komunitateko edozein kidek erabil dezan, edo gurekin harremanetan jartzeko eta bere ideia azaltzeko.

IDEA Innovacion y Educacion

Logo IDEA Innovacion y Educacion

Ekintzailetza

BBFn: 1. solairua

Sektorea/industria: Hezkuntza


Hezkuntza-munduak XXI. mendeko gizarte aldakorraren behar eta erronkei aurre egitea nahi dugu.


IDEA

Partekatu: