Crisiscreativa: sormena, grafikoa, weba eta askozaz gehiago

Diseinu grafikoan eta webeko garapenean espezializatutako estudio bat gara. BBFn 2014ko azaroan kokatu ginen, eta besteak beste, brandingeko, argitalpenen diseinuko, packagingeko, grafikako, web diseinuko, app-en garapeneko eta on line publizitateko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Labur esanda, gure sormena proban jartzen duen edozein proiekturekin ausartzen gara.

Zenbait publizitate-agentzia edota web-diseinuko agentziarekin elkarlanean aritzeaz gain, enpresei eta partikularrei eskaintzen dizkiegu gure zerbitzuak, unean uneko beharrak betetzeko zein iraupen luzeko proiektuak egiteko.

Crisiscreativa BBF

Sinergiak BBFn

BBFren barruan, beste ekimen batzuentzat lan egiteko aukera izan dugu, eta hainbat enpresarekin jarduten dugu elkarlanean. Berba baterako, Asembliarekin egin dugu lan. Softwareko konponbideak egiten espezializatutako estudio bat da, eta hangoekin, konplexutasun handia duten edo garapen-arloan espezializazio handiagoa behar duten proiektuak egiteko ditugun gaitasunak konbinatzen ditugu.

Crisiscreativa BBF

Ekintzailetza

BBFn: 1. solairua

Sektorea/industria: Sormena, diseinu grafikoa eta web-garapena


 Krisi-garaian sormena


crisiscreativa.com

Partekatu: