Bajoelagua Factory, berrikuntza itsasoan.

Itsas hondoko proiektu berritzaileak sustatzen ditugu, ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-iraunkortasunari begira diseinatuak eta garatuak. Horrez gain, ozeanoek Lur planetako bizitzarako duten garrantziaren berri azaldu nahi diogu jendeari, errespetatu eta babestu ditzan.

Itsas inguruneari buruzko ezagutza sortzen saiatzen gara, eguneroko bizitzarako duen garrantziaz ohartzeko, eta horri esker, gure bizitzan eta produkzio-prozesuetan integratzen ikasteko.

Gure jarduera hiru ekintza-arlo handitan garatzen dugu. Hona hemen: on line eta presentziazko dibulgazioa, itsas ikerketa, eta proiektu berritzaileen sustapena. Munduko itsas azpiko lehen upeltegiaren sustatzaileak gara, eta gama handiko ardo esklusiboak eta beste edari batzuk ekoizten ditugu itsas hondoan.

Bajoelagua Factory init Taldearen barruan dago.

init Taldeak proiektu berritzaileak sustatzen ditu, honako arlo hauetan: informazioaren eta komunikazioaren esparruan, osasunaren esparruan, itsas ingurunean, eta ekintzailetzaren eta berrikuntzaren arloan. Horretarako, BBFn dauden enpresak erabiltzen ditu, hala nola init Services, inithealth, Bajoelagua Factory eta initland.

init Taldeari buruz gehiago jakiteko

Berrikuntza

BBFn: 2. solairua

Sektorea/industria: Itsas ingurunea


Itsasoari buruzko ezagutzaren alde.


bajoelaguafactory.com

Partekatu: